Portada disco Altabizkar/Itzaltzuko Bardoari

En 1981 Benito Lertxundi saca a la calle un disco doble: Altabizkar / Itzaltzuko Bardoari. Tomando como base la batalla de Orreaga, Benito retoma los escasos restos de la épica vasca y les da un tratamiento especial: canciones largas, ambientación instrumental…, En el segundo disco destaca la historia escrita por Arturo Campión “El bardo de Itzaltzu”, especialmente en Orreagako Gatazka y en Itzaltzuko bardoa en donde más extensamente canta la historia de Gartxot y Mikelot. En esta canción con una duración de casi 11 minutos Benito hace que una música extraordinaria sea la base excelente para una letra excepcional de él mismo (aquí su traducción) que aquí os dejo:

Ehunka uso Elkorretako inguruetan
Itzaltzuko bardoaren bila etsipenetan.
Gari ttanta bana dute mokoetan
ezarri ahal izateko Gartxoten ezpainetan.

Elkorretaren gailurrean irakatsi huen,
nor bere lurrean maizter izatea
zein garesti ordaintzen den.

Lur minak eragindako zina,
lur ikararen mugikortasunean ere
zein iraunkorra den.

Atzaparka bat lurrez hire seme maitearen
abots gardena itoaz
nola herri bakoitzak bere defuntuak
lurperatu ohi dituen.

Bainan hik Gartxot
ez huen Abraham baten ohorerik
eta Mikelot euskal epikaren erresinola
lurrari eskeni behar izan hioken opari.
Atzerriko latin zaleen uztarpean
biraozko hizkuntza basatiaz kantatzea
ez baizen zilegi.

Ez duk eremu hauetan aingeru zerutarrik
Otsaburu zakur anaikorra ez besterik,
nork lehunduko dik bada hire nahigabea
gure lur gozoak ez ezik.

Arrano igarlea hor hago zeharka begira
heriotzaren getari.
Hire hegalaren azpian joan nahi nikek,
hire xirularrutik iheska irriztan
joandako eresien bila
gure adimena hire oroitzapenez
sendotu dedin.

Ai Frai Martin,
hire zitalkeriak bardoa hilen dik
bainan haren sumindura hilezkorra
ondotik izango duk eta hire maitinak
deabruak kantatuko dizkik.

Gaur mende batzuen ondotik
kondairaren ohiartzuna entzun nahirik
lur honi so,

hire Altabizkarko kantuaren
egarri nauk, Gartxot,
nere oharmenaren ilunabarretan
noiz entzungo zai.

Elkorretako elurrak urtzen direlarik
errekan behera datozte,
garden bezain bihurri,
lurraren negarra iduri.

Txori kantazale ederra
nun ote haiz kantatzen?
Harrien negarra haizeak darama
Zaraitzuko ibarretan barna.

La verdad es que Benito Lertxundi da para mucho. En internet hay unas cuantas páginas que de una manera u otra hablan del de Orio. A mi personalmente una de las que más me gusta es la que los hermanos iruindarras Fermín y Julen Uribetxebarria realizan con una cantidad de información que muy pocas la superan.

Anuncios